Fenomeno natural

Fenomeno naturala naturan berez gertatzen den aldaketa da. Fenomeno hauen barnean bakarrik sartzen dira mugimendu jarraia duten prozesuak eta lurrak dituen transformazioak. Hauek eragin zuzena eduki dezakete gizakiaren bizitzarekin (epidemiak, kondizio klimatikoak, hondamendi naturalak, etab.).

Hondamendi naturala

Eguneroko hizkeran, fenomeno natural kontzeptua gertakari arraro edo harrigarriren sinonimo bezala erabiltzen da. Aitzitik, euri tanta baten osaera fenomeno natural bat da, urakan bat den bezala. Adierazpen honek "hondamendi natural" izeneko fenomeno natural arriskutsuei ere erreferentzia egiten die. Euria adibidez, ez da "hondamendi" bat, baina hala izan daiteke gizakiaren perspektibaren arabera, hainbat kondizio biltzen badira. Gizartearen planifikazio txarrak, uholdeei zaurkorrak diren lurretan eraikuntzak eraikitzea adibidez, efektu oso txarrak sortu ditzake gizakiarentzat.

Era berean, aipatu behar da gizakiaren ekintzak beti daudela lege naturalei lotuta, baina fenomeno naturalak ez daude modu honetan kontsideratuta, gizakien borondatearen menpe baitaude.

Fenomeno naturalak ekaitzak edo hondamendiak gertatzen direnekoak dira eta zientzia hauek gizakiaren onerako erabiltzen saiatzen da,uztetarako adibidez.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy